Brandboard hau ikasturte hasieran garatu nuen sormenezko erronka baten abiapuntu gisa sortu zen. Marka baten identitate bisuala zerotik eraikitzea zen asmoa, eta horrela sortu zen Makasi Surf Eskola: energia, askatasuna eta itsasoarekiko lotura transmititzen duen kontzeptua.

"Estetika freskoa eta hurbila landu dut, surflarien bizimoduan oinarrituta, hondartzako baretasuna eta olatuen indarra gogora ekarriz."

Koloretako paletak tonu leunak eta naturalak urdin sakonagoekin nahasten ditu. Logotipoak ukitu arina eta eskuz egina du, hurbiltasuna eta "rollo ona" transmititu nahian. Tipografiari dagokionez, adierazkorragoa den bat eta irakurgarritasuna bermatzen duen beste bat konbinatu nituen, ikusizko koherentziari eusteko.

Laburbilduz, proiektu hau ez zen soilik diseinu-ariketa bat izan, baizik eta marka bat barrutik nola eraikitzen den ulertzeko modu bat: ez bakarrik nola ikusten den, baita zer transmititzen duen ere.